Etxegabetzeen kontrako protesta gaur 18.30etan Untzagan

Etxegabetzeen kontrako protesta gaur 18.30etan Untzagan
2013/04/18 eta kitto!

Gaur (eguena, hilak 18) 18.00etatik 19.00etara Untzagan batzeko deialdia egin dute Debabarrenako Stop Desahucios elkartekoek, "gaur egun kaleratzeen inguruan bizitzen dihardugun egoeraren aurrean protesta egiteko. Denon partehartzea garrantzitsua da, gero eta kasu gehiago ailegatzen zaizkigu eta oraindik gehiago etorriko dira". Horregatik, herritarrak bertara agertzeko animatu nahi dituzte.