Euskofederpeneko jubilatuek bilera dute bihar Eibarren

Euskofederpeneko jubilatuek bilera dute bihar Eibarren
2022/04/20 eta kitto!
EAE mailako Euskofederpen euskal federazioko ordezkariak bihar goizean Jon Iraola alkatearekin batuko dira udaleko areto nagusian 11:00etan hasiko den ekitaldian eta ondoren, eguerdiko 12:30ak bueltan, jendearentzat ere zabalduko da bilera hori. Untzagako abesbatzak eta bere gitarra taldeak hartuko dute parte ekitaldian. Behin bilera amaituta, Euskofederpeneko ordezkariak Untzagako Jubilatu Etxean hartuko dituzte eta bazkaria eskainiko zaie. Euskofederpen federazioaren barruan jubilatuen munduko pisu haundiko hainbat elkarte daude, tartean Gipuzkoako Agijupens, Bizkaiko Nagusiak eta Arabako Las Cuatro Torres, probintzia bakoitzeko elkarte nagusienak.