Ez da kasu berririk atzeman Eibarren, 2 Debabarrenean: Elgoibarren

Ez da kasu berririk atzeman Eibarren, 2 Debabarrenean: Elgoibarren
2020/05/13 11:40
eta kitto!
Gaur Osasun Sailak argitaratutako txostenaren arabera 4 kasu berri atzeman dira Gipuzkoan eta horietatik 2 Debabarrenan, Elgoibarren hain zuzen ere.

Eibarren ez da kasu berririk atzeman maiatzaren 8tik.

Beraz honela banatzen dira herriz herri metatutako positiboak:

Eibar           209
Ermua         167
Elgoibar       44
Mutriku       14
Soraluze     13
Deba              10
Mendaro     4
Mallabia       4

Ospitaleratu kopuruan ez da aldaketarik egon, 6 lagun daude Mendaroko Ospitalean eta 18 Eibarkoan.