Feminismoari buruzko huasnarketa saioa zapatuan Andretxean

Feminismoari buruzko huasnarketa saioa zapatuan Andretxean
2015/02/23 eta kitto!

Mugimendu feministari buruzko hausnarketa egiteko asmoz, Andretxeak "Zuri zer kontatu dizute feminismoaz?" izenburuko "World Kafe" saioa antolatu du zapaturako (hilaren 28rako). Lau orduko tailerra izango da, 10.30etan hasi eta 14.30etan amaituta, Andretxean (Zezen Bide, 9an) eta helburuak "feminismoari buruzko zalantzak argitzea, feminismoari lotutako estereotipoak haustea eta mugimendu feministak izandako lopen eta borroken gaineko lanketa egitea" dira. Informazio gehiagorako 943700828 telefono zenbakira deitu daiteke.