Fernando Serranok gure herrian etxeko lanetan jardundakoen bilakaera eman du argitara

Fernando Serranok gure herrian etxeko lanetan jardundakoen bilakaera eman du argitara
2022/04/04 08:12
eta kitto!
Eibar Rebistako kolaboratzaileak XIX. mendearen erdialdetik XX.eko 60. hamarkadaren arteko bilakaera hori aztertu du Udaberriko alean. Udal Artxibotik hartutako hainbat datuz baliatuta, Eibarko kolaboratzaileak etxeetan zerbitzatzen zutenen bilakaerari jarraiki, adinkako sailkapena egiten du, zerbitzarien jatorriari ere erreparatzen dio eta etxe bakoitzeko zenbat zerbitzari zeuden ere azaltzen digu.