Gari-jotzea izango da gaur Sosola baserrian

Gari-jotzea izango da gaur Sosola baserrian
2022/07/15 eta kitto!
Sosola baserria da garia ereiten duen bakarrenetakoa Gipuzkoan, orain dela 12 urte ingurutik hona ari baitira gari-uzta biltzen. “Etxaldean sasoi batean gari dezente hartzen zela jakinean, berriro gari-lanetan hastea otu zitzaien, alde batetik,  etxeko garia erabiltzeak halako zer berezi bat ematen diolako egiten duten ogi ekologikoari eta, bestetik, lanik zaharrenetako bat erakusteko eta ezagutzera emateko  modua delako, izan ere, uzta-biltzeko garaian, jendea auzolanera gonbidatzen baitute”, diote Ego Ibarra batzordetik.

Eibarko baserrietan galsoro asko zegoen 60ko hamarkadara arte eta errotak ere martxan zeuden sasoi hartan. “Eibarko gariaren historiak soka luzea du eta Eibarko Artxiboaren dokumentu askotan islatzen da, ohikoa izaten baitzen baserriko errentariek errenta urtean gari-anegekin ordaintzea”, aipatzen du Ego Ibarrak. Horrela, Sosolak gari-jotzeak Eibarren izan duen garrantzia dakarkigu gogora.

Hona hemen Ego Ibarrak Juana Josefa Loyola Vergararen berbetan gari-jotzeaz jasotakoa.