Gaur arratsaldean SMS-ak bidaliko zaizkie 79 urtetik beherakoei, txertoa jartzeko hitzordua hartu ahal izateko

Gaur arratsaldean SMS-ak bidaliko zaizkie 79 urtetik beherakoei, txertoa jartzeko hitzordua hartu ahal izateko
2021/04/12 13:57
eta kitto!
Osakidetzak, datozen egunotan, 70 eta 79 urte bitarteko kolektiboaren immunizazioarekin jarraituko du. Gaur arratsaldean, SMSak bidaliko ditu, berriro, webaren bidez COVID19aren aurkako txertoaren lehen dosia zein  egunetan eta ordutan hartuko duten aukeratu ahal izateko. Web bidezko hitzordua  1942an eta 1943an (79 eta 78 urte) jaiotako pertsona guztiei irekita egongo da, baldin eta asteburu honetan ezin izan badute hitzordua hartu eskuragarri dauden dosiak amaitu direlako, eta 1944tik 1946ko   bitartean jaiotakoei ere zabalduko zaie (77, 76 eta 75 urte).

Osakidetzak ostiralean aurreratu zuen bezala,   laurogei urtetik gorako pertsonen kolektibo osoaren txertaketa lehen dosiarekin amaitu da, txertoa etxean hartu behar dutenena izan ezik. Gainera, erabilgarri dauden dosiekin 70 eta 79 urte bitarteko kolektiboaren immunizazioarekin hasi da; lehendabizi, nagusienekin. Ostiralerako, larunbaterako eta iganderako eskainitako hitzordu guztiak arrakastaz bete dira.

Baina txertoen beste sorta bat iritsiko denez, berriz ere ireki ahalko da, datozen orduetan, web bidezko hitzordua hartzeko aukera eta kolektibo horren txertaketarekin jarraitu. Lehentasuna 78 eta 79 urte dituzten pertsonekin amaitzea izango da, eta, txertoen erabilgarritasunaren arabera, hurrengo urteetan jaiotakoei joango zaie hitzordua ematen. Txertoak bihar arratsaldetik aurrera emango dira.