Gaur ere ez da koronabirus kasu berririk atzeman Debabarrenean

Gaur ere ez da koronabirus kasu berririk atzeman Debabarrenean
2020/06/05 eta kitto!
Beste egun batez, ez da koronabirus kasu berririk atzeman Debabarrean.  Bizkaia eta Arabako hiribueruetan ordea, gaitzak nahiko aktibo jarraitzen du. . Izan ere PCR bidez EAEn atzeman diren 4 kasu berriak Bilbon (2) eta Gasteizen (2) eman dira.

Bi hiriburu hauek dira EAEn azkeneko 14 egunetan 10 kasu baino gehiago atzeman dituzten leku bakarrak, (Gasteizen 21 izan dira azkeneko 2 asteetan atzemandako kasuak eta Bilbon 30).

EAEn metatzen diren azkeneko asteetako positibo gehienak Gasteizen eta Bilbo eta inguruko hirietan (Barakaldo, Basauri Santurtzi, Leioa, Getxo...) pilatzen dira.

Debabarreneko egoera eta Gipuzkoakoa oso bestelakoa da eta kasu berririk atzeman gabe egunak daramatzagu.

Debabarreneko ospitaletan egoera asko hobeto da, izan ere atzo baino 3 lagun gutxiago daude bertan ingresatuta eta Osasun Sailak datuak ematen hasi zenetik kopururik bajuena da gaurkoa: 7 lagun. 6 Eibarko Ospitalean (atzo baino bat gutxiago) eta bakarra Mendaron (atzo baino 2 gutxiago).