Eibarko ospitalean baheketa egingo zaie Itziarko Urberu sagardotegian egon zirenei

Eibarko ospitalean baheketa egingo zaie Itziarko Urberu sagardotegian egon zirenei
2021/04/19 eta kitto!
Osasun Sailak eta Osakidetzak, egiten dituzten zaintza- eta kontrol-lanen barruan, dei egin diete martxoaren 31tik Itziarko Urberu Sagardotegira joan diren pertsonei. Herritarren lankidetza eskatzen dute, eta, Itziarko sagardotegian egon direnei PCR proba egitera joateko eskatzen diete. Azpiegitura Eibarko  Ospitalean jarri dute gaur bertan (apirilak 19).

ZER EGIN BEHAR DA?
Proba egiteko, ALDEZ AURRETIK HITZORDUA ESKATU BEHAR DA (apirilak 18, 08:30etatik aurrera), telefono hauetara deituz: 943 03 26 44 edo  900 20 30 50 (Osasun Kontseilua)


 *Emaitza guztiak SMS bidez bidaliko dira.

Bien bitartean, Osasun Sailak eta Osakidetzak herritar guztiei gogorarazten diete COVIDekin bateragarriak diren sintomak edukiz gero –besteak beste, sukarra, eztula, eztarriko mina, arnasteko zailtasunak edo usaimenaren galera– beren etxeetan isolatzeko eta osasun-zentroa deitzeko.