Gaurtik aurrera COVID ziurtagiriaren eskakizuna bertan behera lagako dute

Gaurtik aurrera COVID ziurtagiriaren eskakizuna bertan behera lagako dute
2022/02/04 eta kitto!
EAEko establezimenduek ez dute COVID ziurtagiri digitala eskatu beharko gaurtik aurrera, Agintaritzaren Aldizkariak azaroaren 17an ezarritako neurria bertan behera lagatzeko agindua eman baitu. Hau da, gaueko aisialdian eta 50 bezerorentzako baino gehiagoko tokia duten jatetxeetan ere ez da eskatuko.

Asteon EAEko Auzitegi Nagusiak ezetz esan zion ziurtagiriaren erabilera luzatzeko eta zabaltzeko egindako eskaerari, eta horren harira hartu da erabakia Jaurlaritzak esan duenez.

Carolina Darias Espainiako Osasun Ministroak, ostera, datorren eguenetik aurrera maskara kanpoan erabiltzearen derrigortasuna amaituko dela adierazi du.