Kafe-kapsulak mini-garbiguneetan utzi ahal izango dira gaurtik aurrera

Kafe-kapsulak mini-garbiguneetan utzi ahal izango dira gaurtik aurrera
2021/03/05 11:13
eta kitto!
Mankomunitateak eta Nestlek sinatutako hitzarmenari esker, gaurtik aurrera kafe-kapsulak utzi ahal izango dira mini-garbiguneetan. Eskualdeko 12 mini-garbiguneetan aldaketa txikiak egingo dira plastikozko eta aluminiozko kapsulak konpartimentu desberdinetan utzi ahal izateko. Plastikozko edo aluminiozko kafe-kapsulen erabilerak nabarmen egin du gora azken urteotan. Orain arte, hondakin horiek errefusaren edukiontzi grisean uzten ziren eta ez ziren birziklatzen, baina martxoaren 5etik aurrera  birziklatu ahal izango dira.

Eskualdeko 12 garbiguneek bi konpartimentu izango dituzte kafe-kapsulak uzteko: bat aluminiozko kapsuletarako eta bestea plastikozkoetarako. Konpartimentuak betetzen direnean, Mankomunitateko langileek kapsulak garbiguneetara eramango dituzte, eta Nestléren esku geratuko dira ondoren. Kapsulak ere garbigunera eraman ahal izango dira zuzenean.

garbigube

Mankomunitatetik azaldu dutenez, berrikuntza hau Mankomunitateak eta Nestlék sinatutako hitzarmenari esker ezarriko da, eta zerbitzuak ez du inolako kosturik izango Mankomunitatearentzat. Akordioak lau urteko iraupena du, luzatzeko aukerarekin. Mankomunitateko prentsa-bulegotik azaldu dutenez, "hitzarmen hau aurrerapauso bat da, lehen eskualdean birziklatu ezin genituen hondakinak birziklatzeko aukera ematen baitu. 2030erako gaikako bilketaren %70era iristeko helburua asmo handikoa da, eta horrelako ekintza txikiek norabide zuzena markatzen dute."

Mugikorren hondakinak garbigune txikietan
Orain arte 3 konpartimentu zeuden mini garbiguneetan telefono mugikorrekin lotutako hondakinak botatzeko. Hemendik aurrera, kapsulak gehituta, mugikorren hondakinek konpartimentu bakarra izango dute.