Gaztetxearen 10. urteurrena ospatzeko ekintzak egingo dituzte hilaren 17an eta 18an

Gaztetxearen 10. urteurrena ospatzeko ekintzak egingo dituzte hilaren 17an eta 18an
2021/09/09 eta kitto!
Orain dela 10 urte, 2011ko abuztuan, Cadena Iris lantegia zena okupatu eta gaztetxeak bide berria hasi zuen, Asua Errekako Tallarra gaztetxearen (2002-2010)  lekukoa hartuz. Urteurren berezia ospatzeko, ekintzak egingo dituzte datorren asteko asteburuan, hilaren 17an eta 18an, gaztetxean bertan.

 




Antzerkia, jolasak, hitzaldiak, kontzertuak... bi eguneko egitaraua osatu dute antolatzaileek eta herri-bazkaria ere egingo da. Hilaren 18ko herri-bazkarira joateko tiketak 9tik 15era egongo dira salgai, 8 eurotan. “Aukera begetariano eta beganoa ere badago”, azpimarratzen dutenez.