Gerra Zibileko bi lehergailu aurkitu dituzte Akondia inguruan

Gerra Zibileko bi lehergailu aurkitu dituzte Akondia inguruan
2020/11/13 eta kitto!
Radio Eibar irrati-kateak jakinarazi duenez, Azitainen dagoen Eibarko Oinarrizko Lanbide Heziketarako Udal Institutuko ikasle talde batek Gerra Zibileko bi lehergailu aurkitu zituen atzo Akondia inguruan. Ikasleak Gerra Zibileko lubakiak ezagutzen ari ziren eta Ertzaintzari eman zioten aurkikuntzaren berri.

Aurkikuntzaren ondoren, mendizaleei eskatu diete lehergailuak ez ukitzeko eta ez maneiatzeko eta, gehiago aurkituz gero, Ertzaintzari abisatzeko. Izan ere, gogoratu behar da 2009an pertsona bi zauritu zirela Arrate inguruan zegoen obus batengatik.

 

Argazkia: Radio Eibar.