Gilda Lehiaketa bertan behera gelditu da

Gilda Lehiaketa bertan behera gelditu da
2020/03/13 10:15
eta kitto!
Koronabirusak eragindako egoera dela-eta ...eta kitto! Euskara Elkarteak bertan behera utzi du VI. Gilda Lehiaketa. Erabakiak eragin ditzakeen eragozpenen aurrean barkamena eskatu nahi du elkarteak, baina egoera zein den ikusita "koherentziaz eta zuhurtziaz jokatzea" ezinbestekoa dela deritzo. "Herritar ororen erantzukizuna da une zail hauetan zuzen jokatzea, eta uste dugu herritarrek ulertuko dutela gure erabakia", diote elkarteko arduradunek.