Gipuzkoako zaharren egoitzetako langileek greba egingo dute urriaren 28an eta azaroaren 12an

Gipuzkoako zaharren egoitzetako langileek greba egingo dute urriaren 28an eta azaroaren 12an
2021/10/22 eta kitto!
Gipuzkoako zaharren egoitzetako langileek urteetako borrokarekin jarraitzen dute eta, bertako egoera “lotsagarria” (euren berbetan) salatzeko, greba egingo dute urriaren 28an eta azaroaren 12an. Gainera, urriaren 22an elkarretaratzeak egingo dira egoitza bakoitzaren aurrean.

LAB, ELA eta Gipuzkoako Senideak-ek deitu dute greba. “Urteak daramazkigu sektoreko errealitatea zein den salatzen, baina, erakunde eta enpresen jarrera ikusita, badirudi gatazka langile, egoiliar eta hauen senideena dela soilik. Baina guk zerbait argi badugu honakoa da: egoera honek jendarte guztiari eragiten diola”, LAB sindikatuen berbetan. ELAk, bere aldetik, zera dio: “Gipuzkoako Aldundiak egungo ereduaren defentsa sutsua egiten segitzen du, azken asteotan erresidentzietako errealitate gordina berriro azaleratu bada ere: Markel Olano Aldun Nagusiak bi egoiliarreko langile bat dagoela esan arren, langile bat hamahirurentzako daudela ikusi da, egoiliarrak 14 orduz izaten dira ohean eta jan gabe, erizaintza zerbitzurik ez dago bermatua...”.