Gipuzkoan azken orduetan atzemandako 18 kasuak Eibarren eman dira

Gipuzkoan azken orduetan atzemandako 18 kasuak Eibarren eman dira
2020/04/16 eta kitto!
Martitzenean koronabirusaren probak egin zizkieten Egogain egoitzako egoiliarrei, eta atzo arratsaldean Gipuzkoako Foru Aldundiak adierazi zuenez, asintomatikoak diren 17 lagunek eman dute positibo. Gainera, San Andres egoitzan beste kasu bat gehiago eman zen atzo. Beraz, Gipuzkoan atzo atzemandako 18 kasuak Eibarren eman ziren.

Hildakoei dagokienez, bi lagun hil ziren atzo Eibarren koronabirusaren eraginez. Bat Egogain egoitzan eta bestea San Andresen.