Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban neurriak gogortzea aztertuko du LABIk

Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban neurriak gogortzea aztertuko du LABIk
2021/07/07 eta kitto!
Kutsatzeen kopuruak gora egin du gazteen artean eta intzidentzia-tasa metatua nabarmen hazi da azken egunetan. Hortaz, LABI instituzionalak deseskalatze prozesua etetea erabakiko duela espero da.

Gaur goizean bilduko da LABI Aholku Batzordea 09:00etan, pandemiaren aurkako neurriak aztertzeko eta urrira arte indarrean egongo den Bizi Berri IV Plana aurkezteko. Batzarra amaituta, lehendakariak agerraldia egingo du, erabakien berri emateko eta plan berriaren xehetasunak azaltzeko.

Azken egunetan nabarmen hazi da gazteen arteko kutsatu-kopurua. 18 urtetik beherakoen artean, adibidez, azken 14 egunetako intzidentzia-tasa metatua 1800 kasutik gorakoa da 100.000 biztanleko.

Oro har, intzidentzia-tasa metatuak ere gora egin du Euskal Autonomia Erkidegoan eta jada 183 kasu zenbatu dituzte 100.000 biztanleko.