Gizaldek antolatutako boluntariotzara hurbiltzeko saioa internet bidez egingo da

Gizaldek antolatutako boluntariotzara hurbiltzeko saioa internet bidez egingo da
2020/04/24 11:42
eta kitto!
Gizalde Gipuzkoako Boluntariotzak, beste askok bezala, aurrez aurreko arreta bertan laga zuen koronabirusak eragindako osasun-alertaren eraginez. Hori dela eta, apirilaren 30erako (eguenerako) antolatuta zuten Boluntariotzara hurbiltzeko saioa ONLINE izango da. Saioa 11:00etan hasiko da eta izena emateko gizalde@gizalde.eus helbidera idatzi, 943428013 telefonora deitu edo Gizalderen web orrira jo dezakezue.

535UEU-Irakaskuntza-Master-Baner-300x3001