Gizon bat atxilotu dute etxe batean sartu eta lapurreta egin ondoren

Gizon bat atxilotu dute etxe batean sartu eta lapurreta egin ondoren
2022/12/19 15:35
eta kitto!
Ertzaintzak eta Eibarko Udaltzainek 21 urteko gizon bat atxilotu dute gaur, 04:00ak inguruan, etxe batean sartu eta lapurreta egin ondoren. Atxilotua eraikina eskalatuz sartu da etxeko leihotik eta bertan bizi den pertsonak ustekabean harrapatu du, bitxiontzi bat manipulatzen zegoen bitartean. Orduan, lapurrak objektu batzuk hartu eta leihotik egin du salto, baina handik gutxira poliziak kalean identifikatu eta atxilotu egin du.

Ertzaintzako eta Udaltzaingoko agenteek prebentziozko miaketa egin diote eta bitxiak, maletatxo bat eta loteria-dezimo batzuk aurkitu dizkiote. Poliziaren arabera, objektu horiek atzo Eibarko beste etxe batean lapurtuak izan ziren.