Gizon bat emakume bati kirola egiten ari zen bitartean grabatzen harrapatu dute Orbean

Gizon bat emakume bati kirola egiten ari zen bitartean grabatzen harrapatu dute Orbean
2023/04/18 eta kitto!
Gaur eguerdian, Orbea kiroldegian, gizon bat neska bat grabatzen harrapatu dute bere telefono mugikorrarekin hau kirola egiten ari zen bitartean, eta, egoeraren aurrean, Udaltzaingoak jardun behar izan du.

Jon Iraola alkateak sare sozialen bitartez adierazi duenez, emakumeak salaketa jartzeko asmoa erakutsi du eta Ertzaintzak laguntza eskaini dio. Era berean, gauzak argitu arte, gizonari sarrera debekatu diote herriko kirol-instalakuntzetara.