Goraka doa kutsatuen kopurua, 20 positibo gehiago eskualdean

Goraka doa kutsatuen kopurua, 20 positibo gehiago eskualdean
2020/04/09 eta kitto!
Goraka doa eten barik  koronabirusagatik kutsatutakoen kopurua gure eskualdean.  Atzo (apirilak 8) 20:00ak arte jasotako datuetan,  20 kasu berri daude. Horietako 7 Eibarren, 10 Ermuan eta kasu bana Elgoibar, Mutriku eta Soraluzen. Guztira  193 dira gaitza dutenak, beraz.

Eibarko ospitalari dagokionez, 53 gaixo daude ingresatuta; eta  Mendaroko Ospitalean, 19. Aurreko egunetan baino bat gutxiago.

Azken txostenaren arabera (gaur eguerdian kaleratu dena), hauek dira herrietako  datuak:
Eibar              102
Elgoibar       26
Ermua           45
Deba               4
Mendaro       2
Mutriku         8
Mallabia        0
Soraluze        6

Gaixotasunaren eboluzioa  eskuladeko herrietan (Mallabian ez da positiborik atzeman oraingoz)

Kurbak herriz herri

Cocid Gipuzkoan