Greziako errefuxiatuei jaten emateko 15 tona lekale, arroz eta pasta bildu du Zaporeak-en erronkak Debabarrenean

Greziako errefuxiatuei jaten emateko 15 tona lekale, arroz eta pasta bildu du Zaporeak-en erronkak Debabarrenean
2022/05/04 eta kitto!
Gaur arratsaldean Urkotronik enpresaren biltegian egindako agerraldian eman dute ezagutzera Zaporeak elkartearen erronkari esker zenbat janari biltzea lortu den: ia 15 tona lekale, arroz eta pasta eta 8.000 bat euro dirutan.

Erronkan parte hartu duten herrietako alkateak, sukaldariak eta boluntarioak oso pozik agertu dira herritarren erantzunarekin eta, datorren urtean, eskualdetik kanpainan parte hartzeko falta diren bi herriak, Mutriku eta Mendaro ere batzea espero dutela adierazi dute, “horrela, Debabarrenean egiten duguna beste eskualde batzuetara zabaltzeko” esperantzarekin.

Datorren hilean Greziara, Lesbosera bidaliko duten janari guztia astebeteko tartean bildu dute: Eibarren pardina dilista jasoko da, Ermuan eta Deban grano biribileko arroza, Elgoibarren garbantzu pedrosillanoa eta Mallabian eta Soraluzen hodi erako makarroia. Hori guztia Greziako errefuxiatuei jaten emateko erabiliko dute bertan dauden Zaporeak elkarteko boluntarioek.

zaporeak-etakitto