Gure Balioak 2012 Saria gaur emango dute

Gure Balioak 2012 Saria gaur emango dute
2012/10/18 eta kitto!

Gure Balioak Sariaren epaimahaiak gaur arratsaldean (urriaren 18an) emango du ezagutzera aurtengo edizioko irabazleren izena. Sari banaketa ekitaldia Elgoibarren egingo dute, Inazio Bereziartua Musika Eskolan, 19.00etan hasita. Ekitaldia irekia da eta nahi duten herritar guztiek izango dute sartzeko aukera. Hala ere, joateko aukerarik ez duenak ekitaldia zuzenean streaming bidez jarraitzeko aukera izango du (http://www.livestream.com/gurebalioak). Antolatzaileek herritarrek proposatutako 21 hautagaitza jaso dituzte edizio honetan, enpresa, kultura, kirola edota arlo soziala ordezkatzen dutenen izenekin, eta horien artean egin du aukeraketa epaimahaiak.