Haizea izango da protagonista hurrengo egunetan eta tenperaturek gora egingo dute ostegunera arte

Haizea izango da protagonista hurrengo egunetan eta tenperaturek gora egingo dute ostegunera arte
2018/03/12 eta kitto!
Gaur kostaldean haize zakarra izango dugu, eta gainerakoan ahulago, arratsaldera arte. Iluntzean ahuldu eta hegoaldetik finkatuko da. Zeruan hodeiak nagusituko dira eta tarteka zaparrada txiki batzuk ihes egingo dute, batez ere kantauri isurialdean. Tenperaturak behera egingo du eta jaitsiera batez ere ipar partean nabarmenduko da; eguneko maximoak 12-14 ºC artean geldituko dira.

Bihar, asteartea, giro lasaiagoa izango dugu. Hegoaldeko haize leuna ibiliko da eta zerua nahiko hodeitsu egongo da goizean eta euri apur bat ere egin dezake. Arratsaldean, berriz, hodeitza saretuz joango da eta urdingune zabalak irekiko dira. Hego-haizeari esker, tenperatura maximoek gora egingo dute.


Asteazkenean, hegoaldeko haizea nabarmen zakartuko da eta tarteka euria egingo du. Goizean erdi mailako hodei eta goi-hodeiak tartekatuko dira hegoaldeko haize gogorrarekin; haizeak boladaka gogor joko du, batez ere haizeguneetan. Arratsaldean, aldiz, fronte berri bat gaineratuko zaigu, haizea ipar-mendebaldetik finkatuko da eta euritara joko du. Tenperaturan gora-behera handirik ez da espero.

Informazioa: Euskalmet
Argazkia: Periko Iriondo