Haur errefuxiatuentzako eskola material bilketa irailaren 14a baino lehen

Haur errefuxiatuentzako eskola material bilketa irailaren 14a baino lehen
2016/09/05 eta kitto!
Oñatiko Hotz taldeak Motxila Solidarioak bidaliko ditu iraila bukaeran Greziako kanpalekuetara. Eibarren Baisi kafetegian (Urkizu 11) jasoko dira motxilak irailaren 14a baino lehen. Zer sartu:  2 galtzerdi pare berri, pare bat kulero edo kantzontzilo berri, 2 koloreztatzeko liburuxka edo idazteko kuaderno, margoak, negurako arropa (guanteak, bufanda edo txapela), jostailu edo detailetxo bat, marrazki, argazki edo eskutitz bat. Motxila bakoitza sexu eta adinez bereiztua egon behar du banaketa ongi egin ahal izateko. Animatu eta gerratik ihes dagoen haur bati eman irribarre bat!!!