Adin txikikoek Interneten izan ditzaketen arriskuei buruzko hitzaldia eskainiko dute gaur Portalean

Adin txikikoek Interneten izan ditzaketen arriskuei buruzko hitzaldia eskainiko dute gaur Portalean
2018/11/27 eta kitto!
Hirukide Euskadiko Kide Ugariko Familien Elkarteen Federazioak antolatuta,  "Nola lagundu gure seme-alabei Interneten arrisku eta gehiegikeriarik gabe ibiltzen?" hitzaldia eskainiko du ziber-segurtasunean eta adin txikien gaietan aditua den Pantallas Amigas-eko Jorge Floresek. Mugikorren, bideojolasen eta sare sozialen erabilera osasungarria egiteko aholkuak emango ditu Floresek.

Hitzaldia, guraso eta hezitzaleentzat aproposa da eta 19:00etan hasiko da Portaleko Areto Nagusian. Sarrera librea da.