Haurren oinarrizko eskubideak jasotzen dituzten koadernoak banatuko dituzte zapatuan

Haurren oinarrizko eskubideak jasotzen dituzten koadernoak banatuko dituzte zapatuan
2021/11/19 17:03
eta kitto!
Bihar, azaroak 20, zapatua, Haurren Egun Unibertsala dela eta, Eibarko Udalak bat egingo du ospakizunarekin, haurren oinarrizko eskubide batzuk jasotzen dituzten koadernoak banatuz.

Juan San Martin Liburutegian, Gaztelekuan eta egun horretan Gazteria Sailak antolatutako jarduera guztietan banatuko dira koadernoak. Ekimena AVAIM (Tratu txarrak jasotako haurren laguntzarako euskal elkartea) elkartearekin lankidetzan egingo da.

Haurren, Nerabeen eta Familiaren I. Udal Planean dago jasota ekimena, Haurren Egun Unibertsalarekin bat eginez.

Bestalde, Haurren Aurkako Sexu-abusua Prebenitzeko Nazioarteko Eguna dela eta, Eibarko Udalak adierazpena egin du, HEMEN irakur dezakezue.