Herri eskola egingo dute urriaren 12an Eibarren

Herri eskola egingo dute urriaren 12an Eibarren
2020/10/08 11:55
eta kitto!
Hilaren 12an, astelehena, heri eskola egingo da Eibarren Ikasle Abertzaleak plataformak antolatuta. Eguneko egitaraua goizeko 09:00etan hasiko da Eibar BHIko sarreran eta ordu laurden beranduago ‘agripopa’ egingo dute herritik. 10:00etan ‘Lan sindikala eta autodefentsa sareak’ izeneko hitzaldia egingo da eta 12:00etan segurtasun tailerra. 14:00etan bazkaria egingo dute eta bazkarira apuntatzeko sare sozialen bitartez idatzi edo inguruko militanteei abisatu behar da. Antolatzaileek diote segurtasun irizpide guztiak bermatuko direla.