Herritar guztiak "Planetaren Ordua" ekimenarekin bat egitera animatu nahi ditu Udalak

Herritar guztiak "Planetaren Ordua" ekimenarekin bat egitera animatu nahi ditu Udalak
2022/03/25 eta kitto!
Biharko deituta dagoen Planetaren Ordua ekimenarekin bat egingo du Udalak aurten ere eta 20:30etik 21:30era bitartean, ordubetez amatatu egingo dituzte Untzaga Plazako eta udaletxearen alboetako fokuak, fatxadako erlojuaren argiak, arkupeetakoak, Ibarkurutzeko iturrikoak eta Eibarko Bizikleta Plazakoak, klima-aldaketaren aurkako keinu sinboliko gisa. Alkateak eibartar guztiak animatu nahi ditu aldaketa klimatikoaren kontrako mugimendura batzera eta ordubetez argiak itzaltzera.

Urteroko keinu sinbolikoari eusteaz gain, WWFk erronka berri bat proposatu du aurten: planetari buelta ematea, bere perimetroa osatzen duten 40.000 kilometroak batuz. Ekimen horri buruzko informazioa www.wwf.es webgunean dago eskuragarri.