Hilaren 19an hasiko da ‘Eibarren bizi’ programa

Hilaren 19an hasiko da ‘Eibarren bizi’ programa
2023/01/11 eta kitto!
Eibarko biztanle berriei zuzenduta dagoen harrera-programa da ‘Eibarren Bizi’ eta euren gizarteratzea errazteko informazio erabilgarria ematea du helburu. Horrela, Udalaren Harrera Sarea sendotu nahi da, Eibarrera iritsi berri diren edo denbora daramaten pertsonei harrera egiteko gunea sortuz, udalerria ezagutzeko informazioa eskainiz eta pertsona bakoitzaren autonomia sustatuz, herriko baliabide, azpiegitura eta dinamiketan barneratzeko.

Programa hilaren 19an hasiko da eta sei saio izango ditu, denak 10:00etatik 13:00etara, Portalea eraikineko 3. solairuko ikastaro gelan. Dena dela, urtarrilean hasiko diren saioez gain, urtean zehar beste bi aldiz errepikatuko dute ekimena, maiatzean eta ekainean.

Urtarrileko saioetan parte hartu nahi dutenek Eibarko Gizarte Zerbitzuen Departamentuan (Portalea eraikina, Bista Eder 10, 4. solairua) eman behar dute izena, eta programako saio guztietan parte hartzeko konpromisoa sinatu behar dute.

FmLTAOSXoAM_SxF