Hiru positibo berri atzeman dituzte Eibarren, sei eskualdean

Hiru positibo berri atzeman dituzte Eibarren, sei eskualdean
2021/05/06 eta kitto!
Atzo hiru koronabirus kasu positibo atzeman zituzten Eibarren, aurreko egunean baino lau gutxiago. Horrela, herriko intzidentzia-tasak apurtxo bat egin du behera: 331,22an dago.

Eskualdeko beste herriei begira, Ermuan bi positibo berri atzeman zituzten eta eremu laranjara pasa da berriz (374,56); Deba ez dute positibo berri atzeman, baina egoera okerrenean dagoena eskualdeko herria da 1.026,96ko intzidentzia-tasarekin; eta Elgoibarren kasu bakarra atzeman zuten (285,96). Beraz, eskualdean sei positibo berri atzeman zituzten guztira, aurreko egunean baino 18 gutxiago.

Atzo, 11.268 test diagnostiko egin ziren EAEn, eta, haietatik 673 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera: 66 Araban, 358 Bizkaian, 237 Gipuzkoan eta 12 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 50 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 183 pertsona ZIUn daude.