Hiru positibo gehiago atzeman dituzte Eibarren, baina eremu gorrian jarraitzen dugu

Hiru positibo gehiago atzeman dituzte Eibarren, baina eremu gorrian jarraitzen dugu
2021/02/04 eta kitto!
Atzo hiru positibo berri atzeman zituzten Eibarren, aurreko egunean baino zortzi gutxiago. Horrela, intzidentzia-tasak behera egin du, 545,97an kokatuz, baina eremu gorrian jarraitzen dugu.

Eskualdeko beste herrietara begira, Elgoibarren zazpi positibo berri atzeman zituzten (1221,84), Deban hiru (348,43), eta Mutrikun (263,46) eta Ermuan (449,47) bana. Beraz, guztira 15 positibo berri atzeman zituzten atzo Debabarrenan, aurreko egunean baino zazpi gutxiago.

Atzo, 15.083 test diagnostiko egin ziren EAEn, eta, haietatik, 1.020 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 144 Araban, 544 Bizkaian, 320 Gipuzkoan eta 12 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 84 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta COVIDa duten 156 pertsona ZIUn daude.