"Hobeto bizi izateko aldaketak kudeatzen ikastea" tailerrean izena emateko epea zabalik dago Andretxean

"Hobeto bizi izateko aldaketak kudeatzen ikastea" tailerrean izena emateko epea zabalik dago Andretxean
2017/04/11 eta kitto!
Apirilaren 21era arte egongo da zabalik, "Hobeto bizi izateko aldaketak kudeatzen ikastea" tailerrean izena emateko epea.
Tailer honetan emakumeek euren bizitzetan gertatzen diren aldaketak era egoki eta onuragarrian kudeatzen ikasiko dute. Helburua, zirrarak eta pentsamendua landuz, aldaketak, krisiak eta dueluak era naturalean begiestea da.

Lan-ildoak:
·  Bizi-ziklo aldaketa, aldaketa-prozesuak (bizileku-, lan- edota lanbide-aldaketa, migrazio-prozesuak…), dueluak (banantzeak eta dibortzioak, heriotzak…) lantzea.

·   Dueluen, bizitzaren eta heriotzaren inguruko jarrera, pentsamenduak eta zirrarak lantzea.

Tailerrak maiatzaren 10, 17, 24 eta 31an izango dira (asteazkenak), 18:00etatik 20:00etara, ANDRETXEAN (gazteleraz)

INFORMAZIO GEHIAGORAKO: 943 70 08 28 andretxea@gmail.com

Andretxeako web-gunean: http://andretxea.kzcomunidades.net/eu/html/Berriak/2017koJabetzeEskolarenudaberrikoikastaroak/4/219.shtml