Hogeita bost koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren

Hogeita bost koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren
2021/07/23 eta kitto!
Atzo 25 koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasak gora egiten jarraitzen du, 633,33an kokatuz.

Eskualdeko beste herrietara begira, Elgoibarren20 positibo atzeman dituzte, Ermuan zazpi, Deban eta Mutrikun sei, Mendaron lau eta Mallabian bi. Horrela, Debabarrenean 70 kasu berri atzeman dituzte guztira.

Atzo EAEn 12.586 test diagnostiko egin ziren, eta haietatik 1.769 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 197 Araban, 966 Bizkaian, 564 Gipuzkoan eta 42 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 47 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 50 pertsona ZIUn daude.