Hondeamakina bat irauli da El Casco-ko obran, lanean ari zirenean

Hondeamakina bat irauli da El Casco-ko obran, lanean ari zirenean
2021/06/21 eta kitto!
Orain dela ordubete inguru, arratsaldeko seiak aldera istripua gertatu da El Casco-ko eraikina behera botatzeko lanetan: obra hondakinen gainean lanean ari zen hondeamakina irauli egin da, gidari eta guzti. Zorionez, gidaria onik irten da eta bere kabuz irten da makinatik. Hala ere, Udaltzainak eta larrialdi zerbitzuak berehala bertaratu dira istripua gertatu den tokira. Hondeamakina zergatik edo nola irauli den ez dute oraindik azaldu, baina badirudi hondeamakinaren pisuak eta azpiko lurraren desegonkortasunak eragin dutela ezbeharra.