Ikasturtearen amaierako hezkuntza-plana aurkeztuko du gaur Cristina Uriartek. Zuzenean jarraitu ahal izango da

Ikasturtearen amaierako hezkuntza-plana aurkeztuko du gaur Cristina Uriartek. Zuzenean jarraitu ahal izango da
2020/04/22 eta kitto!
Ezinegon eta urduritasun handia izan da egunotan EAEko ikastetxeetan: lanera itzuli dira berriro irakasleak eta ikasleak —Internet bidez ari dira ikastetxeak itxi zituztenetik—, eta ez zeukaten ikasturte amaierari buruzko argibiderik. Gaur, Cristina Uriarte Sailburuak ikasturte honen amaierarako Eusko Jaurlaritzak prestatu duen Hezkuntza-planaren berri emango du, 13:30etik aurrera. Agerraldia Youtuben zuzenean ikusteko aukera izango da ondorengo loturan: https://www.youtube.com/user/Irekia/live

535UEU-Irakaskuntza-Master-Baner-300x300