Indarkeria matxistaren aurkako manifestazioa eta elkarretaratzea egingo dira gaur arratsaldean

Indarkeria matxistaren aurkako manifestazioa eta elkarretaratzea egingo dira gaur arratsaldean
2021/11/25 eta kitto!
Gaur Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna dela eta, Nalua eta Matraka talde feministek deituta manifestazioa egingo da arratsaldean, 19:00etan Untzagatik hasita. Mobilizaziorako goiburua "Emakumeok* lehen lerroan! Erasotzen gaituen sistemaren aurrean, autodefentsa feminista" da.


Horrez gain, Berdintasun Zerbitzua-Andretxeak Indarkeria Matxistaren Aurkako herritarren elkarretaratzea  deitu du, 20:00etan Untzagan. Horrekin batera, goizean zehar ekainean ehundutako piezak Untzaga plazan (harmailen inguruan) jarriko dira, "indarkeria matxista salatzeko eta indarkeria hori jasaten duten emakumeei elkartasuna adierazteko ekintza sinboliko gisa". Eta gaurko egunerako Puntu Lilaren kanpaina ere abiatu dute.