Intzidentzia tasa 374,37ra jaitsi da Eibarren, azken hiru egunetan detektatutako 10 positibo berriekin

Intzidentzia tasa 374,37ra jaitsi da Eibarren, azken hiru egunetan detektatutako 10 positibo berriekin
2020/12/21 eta kitto!
Asteburuko datuak ikusita, eskualde osoan egoerak hobera egin duela esan daiteke. Azken hiru egunetan 10 positibo berri detektatu dira Eibarren (2 ostiralean, 6 larunbatean eta 2 igandean), 6 Elgoibarren, 3 Deban, eta kasu bana Ermuan, Soraluzen eta Mutrikun. Guztira. beraz, 22 kasu berri azken hiru egunetan eskualde osoan.

Intzidentzia-tasa nabarmen jaitsi da Eibarren, une honetan 374,37an dago-eta.

Atzo, 5.484 test diagnostiko egin ziren, eta horietatik 339 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera:88 Araban, 118 Bizkaian, 129 Gipuzkoan eta 4 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan. Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 20 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 97 pertsona ZIUn daude.