Ipuruako merkatu plaza elkargune bihurtzeko lehen bilera irekia gaur izango da

Ipuruako merkatu plaza elkargune bihurtzeko lehen bilera irekia gaur izango da
2020/02/05 eta kitto!
Ipuruako merkatu plazako eraikina auzokoentzat elkargune bihurtzeko egitasmoari ekingo zaio gaur arratsaldean, 18:00etan hasiko den bilera irekiarekin. Auzokide talde baten ekimenez parte-hartze prozesua ipiniko dute martxan Udalarekin batera, aurreko asteko aldizkarian kaleratu genuen erreportajean ondo azaldu ziguten moduan. Bilerara joaten diren guztien artean landuko diren gaiak hauek dira:

- Zertarako erabiliko dugu eraikina?

- Nola antolatuko gara proiektua bizirik mantentzeko?

Guztira hiru saio ireki egingo dira, Ipuruako merkatuaren eraikinean bertan.

- Otsailak 5, 18:00etatik 20:30 arte.
- Martxoak 4, 18:00etatik 20:30 arte.
- 3. saioa: data aurrerago zehaztuko dute.

Ahalik eta jende gehienak parte hartzeko aukera izan dezan haur zaintza zerbitzua eskainiko dute hiru egunetan, Jazinto Olabeko ludotekan.