Isiltasuna Hautsiz elkarteak "GENEROA eta BERDINTASUNA" izeneko ikastaroa antolatu du

Isiltasuna Hautsiz elkarteak "GENEROA eta BERDINTASUNA" izeneko ikastaroa antolatu du
2015/09/21 eta kitto!

Isiltasuna Hautsiz elkarteak "GENEROA eta BERDINTASUNA" izeneko ikastaroa antolatu du Eibarren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Andretxearen laguntzarekin. Beatriz Zalacain adituak emango dituen hamalau saioetan zehar, honako gai hauek jorratuko ditugu:

- Sexu/genero binarismoa.
- Zapalkuntza sistemak.
- Patriarkatua.
- Sexismoa hezkuntzan.
- Hizkuntza eta komunikabideak.
- Amatasuna.
- Ekonomia eta zaintza.
- Gorputza eta sexualitatea.
- Emakumeen aurkako indarkeria.

Saioak gaztelaniaz izango dira, hamabostero, hileko lehen eta hirugarren ostegunetan, 18:00etatik 20:00etara, urriaren 1ean hasita. Guztira 15 euro ordaindu beharko dira, materiala barne.

Izena ematea Zezenbide kaleko 9an egoitza duen Andretxean egingo da, irailaren 23 eta 25ean, 9:00etatik 11:00ak arte. Informazio gehiago nahi izatekotan, telefono honetara deitu daiteke: 608616827.