Izugarri igo da azken orduetan Ermuan Covid-19 gaitza dutenen kopurua, 80 positibo berrirekin

Izugarri igo da azken orduetan Ermuan Covid-19 gaitza dutenen kopurua, 80 positibo berrirekin
2020/04/14 eta kitto!
Osasun Sailak eman dituen azken datuen arabera, 339 lagunek daukate Covid-19a Debabarrenean, atzo baino 89 gehiagok. ERMUAN  egon den igoera oso handia izan da, 80 lagunek eman baitute positibo azken 24 orduetan. EIBARREN 4 gehiago zenbatu dituzte, eta 2 gehiago ELGOIBARREN  zein SORALUZEN. Bestalde, Mallabian lehen kasua erregistratu dute.

Eibarko ospitalari dagokionez, 59 gaixo daude ingresatuta; eta Mendaroko Ospitalean, 16. Aurreko egunean baino 3 gehiago.

Positiboen datuak herriz herriz (datu metatuak dira):

Ermua           144
Eibar              136
Elgoibar       32
Mutriku       10
Soraluze        8
Deba               5
Mendaro       3
Mallabia        1

Positibo metatuak Debabarrenean:
grafikoa apirilak 14

Debeb