Jabetze Eskolako udaberrirako ahalduntze ikastaro berriak ezagutzera eman dituzte

Jabetze Eskolako udaberrirako ahalduntze ikastaro berriak ezagutzera eman dituzte
2019/02/06 eta kitto!
Jabetze Eskolak udaberrian izango diren ikastaroen berri eman du. Matrikulazio-epea aste honetan zabaldu da eta martxoaren 7ra arte egongo da zabalik. Izen-emateak Andretxean (13:00ak aurretik) edo Pegoran (14:30ak aurretik) egin ahal izango dira.

  • EKIN AUTODEFENTSA FEMINISTARI!


Zer dira eraso sexistak? Nola pairatzen ditugu? Zeintzuk dira gure bizipenak honen aurrean? Nola identifikatu erasoak? Emakumeok pasibotasunaren ideian hezten gara eta babes beharra dugun pertsonak garela sinesten dugu. Ideia hori hautsi eta gure buruak aitortu, egoeraz jabetu eta boteretzeko autodefentsa feminista lehenesten dugu.

Indarkeria dimentsio zabalenari heldu eta gure herrian aurre egiteko ditugun tresnei buruz hausnartuko dugu, etorkizunean ditugun erronkak identifikatu eta gainditzeko asmoz.

Egunak:  apirilak 5 eta 12 eta maiatzak 3 eta 10, OSTIRALA
Ordua:  17:00 – 20:00
Tokia:  Portaleko ikastaro-gela
Iraupena:  12 ordu
Hizkuntza:  euskara
Formatzailea:  Naroa Argoiti (Emagin)
Ikastaroaren prezioa: Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 15 €. Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 20 €.

  • GURE BURUAREN JABE


Feminismoan trebatzeko ikastaroa da. Feminismoak jendarte eraldaketari egindako ekarpen eta proposamenak ezagutzeko, baita mugimendu feministan parte-hartzeak dituen onurak eta ekarpenak ezagutzeko ere.

Eguna:  maiatzak 16, 23 eta 30 eta ekainak 6, OSTEGUNA
Ordua:  17:00 – 20:00
Tokia:  Portaleko ikastaro-gela
Iraupena:  12 ordu
Hizkuntza: euskara
Formatzailea:  Naroa Argoiti (Emagin)
Ikastaroaren prezioa: Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 15 €. Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 20 €.

 

INFORMAZIO GEHIAGO:

Andretxea, Zezenbide kalea, 9 Baxua

Web: https://www.eibar.eus/eu/berdintasuna-andretxea

943 70 08 28 // andretxea@eibar.eus

Cursos primavera 19 eus1