Jabetze Eskolako udazkeneko ikastaroetan izena emateko epea eguenean hasiko da

Jabetze Eskolako udazkeneko ikastaroetan izena emateko epea eguenean hasiko da
2022/08/29 eta kitto!
Emakumeentzako Jabetze Eskolak hainbat ikastaro eskainiko ditu udazkenean eta irailaren 1etik 30era eman ahal izango da izena eibar.eus webgunean, Andretxean edo Pegoran formularioa betez.

Honako hauek izango dira udazkeneko ikastaroak:

- Erabakiak hartzea: tapiz tailerra, (ehunen bilbea).

- Zoru pelbikoa indartzeko tailerra: gure gorputzak ahalduntzen.

- Biorisa: barreterapia tailerra.

- Autodefentsa Feminista: oinarrizko tailerra.

- Sortu zure oihalezko konpresak.

- Autodefentsa Feminista: sakontze-tailerra. *Tailer honetan parte hartzeko beharrezkoa da aurretik Autodefentsa Feminista oinarrizko tailerra egin izana.