Jesus Astigarraga hil da

Jesus Astigarraga hil da
2012/07/02 eta kitto!

Atzo, uztailak 1, hil zen Eibarren Jesus Astigarraga, 75 urterekin. Giza-arloetako gaiez arduratuta, hainbat lan-proiektu eta ekimenetan hartu zuen parte. Horrela, Deparkel Parkinson gaitza duten gaixoen gure eskualdeko elkartearen sorreran izan genuen bultzatzaile 2005ean eta handik gutxira Gipuzkoan sortutako lehenengo Nagusien Kontseiluko, Debabarrenakoren sorrerako presidente izendatu zuten. Bere aldeko hileta-elizkizunak gaur arratsaldean egingo dira, 19.00etan hasita, Eibarko San Andres parrokian.