Jesus Gutierrezek gerra ondorengo Eibarko berreraikuntzari buruzko hitzaldia eskainiko du

Jesus Gutierrezek gerra ondorengo Eibarko berreraikuntzari buruzko hitzaldia eskainiko du
2022/04/26 eta kitto!
Jesus Gutierrez historialari eibartarrak ‘Eibarko berreraikuntza irudietan’ izeneko hitzaldia eskainiko du gaur, 19:00etan, Portalean. Administrazioaren Artxibo Orokorreko irudietan oinarritu da hitzaldiaren edukia osatzeko eta bertan azalduko diren irudi gehienak argitaratu gabeak dira, Gerra Zibila amaitu eta berehala lortuak.

Gutierrezek joan den astean esan zigun bezala, “herriaren %75 txikituta geratu zen bonbardaketen ondorioz”, eta herria berreraiki behar izan zen. “hor hazi zen gaur egun ezagutzen dugun Eibar”, historialariaren berbetan.