Joaquin Beltran aurkitzeko eta gertatutakoa argitzeko eskatu zuten atzo herritarrek

Joaquin Beltran aurkitzeko eta gertatutakoa argitzeko eskatu zuten atzo herritarrek
2020/09/07 eta kitto!
Atzo bete ziren zazpi hilabete Zaldibarren zabortegia amildu zenetik eta, hori gogoan, Joaquin Beltranen bila jarraitzeko eta gertatutakoa argitzeko eskatu zuten atzo Zaldibarren, Elgetan, Ermuan, Markina-Xemeinen, Ermuan eta Eibarren, Zaldibar Argituk deituta egin ziren elkarretaratzeetan.
Bestalde, zabortegian erreskate-lanetan ari zen lantaldeak abuztuaren erdialdean aurkitu zuten Alberto Sololuzeren aldeko hileta elizkizuna bihar (martitzena, hilak 8) izango da, 18:00etan Markina-Xemeingo parrokian.
Pedro Alberdik …eta kitto! aldizkariaren azken zenbakirako idatzitako iritzi artikuloan Sololuze nola gogoratzen duen jaso du. Irakurtzeko hemen sakatu.