Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze gogoratzeko oroigarria ipini dute Eitzagan

Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze gogoratzeko oroigarria ipini dute Eitzagan
2022/05/19 eta kitto!
Zaldibarko zabortegian hil ziren Joaquin Beltran eta Alberto Sololuzeren omenezko oroigarria jarri dute Eitzagan. Orain dela hilabete batzuk Zaldibarko Udalak horretarako baimena ukatu zien arren, azkenean herritarrek ipintzea erabaki dute. Oroigarria nola ipintzen duten erakusten duen bideoarekin batera zabaldu duten idatzian diotenez, “ez dugu ahazten eta ez dugu ahaztuko. Eitzaga brigadak gauzak bere lekuan jarri nahi ditu, eta bat gutxienez jarri du”.

[video width="640" height="360" mp4="https://etakitto.eus/wp-content/uploads/2022/05/videoplayback-1.mp4"][/video]