Joaquin eta Albertoren omenezko ekitaldi hunkigarria egin da Eitzagan

Joaquin eta Albertoren omenezko ekitaldi hunkigarria egin da Eitzagan
2020/03/06 19:38
eta kitto!
Eguraldiak lagundu ez badu ere, Alberto Sololuze eta Joaquin Beltranen omenezko ekitaldia egin da gaur arratsaldean Eitzagako plazan, ZaldibarArgitu plataformak deituta.  Joaquin eta Albertoren lagun eta senideek herritarren berotasuna eta elkartasuna jaso dute beste behin ere. Gaurkoa ekitaldi motza baina hunkigarria izan da. Lore-eskaintza  baino lehen, dantzari batek aurreskua dantzatu du, txistulariek lagunduta.

Hitz batzuentzako tartea ere egon da,  "Alberto eta Joaquin topatu arte gure osasunaren  eta bizitzaren alde eta erantzukizunak argitu  arte jarraituko dugula lanean" gogoratzeko. Gertatu den guztia argitzeko eta berriro ere ez errepikatzeko eskatu dute: "Hilabete pasa da, baina ez gaitezela hurrengo hilabeteetan ere egoera berean egon.  Arduraz jokatzeko exijitzen dugu, Kontrol falta eta kaos sentipena nabarmen geratu da eta asko kezkatzen gaituzte egon diren isiltasun konplize batzuk. Ezin da gure bizitzekin jokatu. Kargu batzuek erantzukizunak hartu behar dituzte euren gain".


16

5

15

 

1013

 

4


23

9

1