Juanjo Alvarez katedratikoak hitzaldia emango du gaur Armeria Eskolan

Juanjo Alvarez katedratikoak hitzaldia emango du gaur Armeria Eskolan
2017/02/01 eta kitto!
Gaur (otsailak 1), arratsaldeko 18:30ean, Juanjo Alvarez katedratikoak hitzaldia emango du Armeria Eskolan “ONDO EGINDAKO LANA” programaren zortzigarren saioaren barruan (erdaraz). Eibar kirol elkarteko jokalaria izandakoak ibilbide akademiko bikaina du. Nazioateko zuzenbidean lizentziatu eta gero, 2000. urtean EHU-ko Nazioarteko Zuzenbide pribatuko katedra eskuratu zuen. UNED-en zuzendari akademikoa izan zen 1996tik 2010era eta, horrekin batera, ikastaro zuzendari eta hizlari moduan oso ibilbide luzea eta oparoa egindakoa da. Bere curriculum bikainarengatik saria eman zion Eusko Ikaskuntzak 2015ean. Jose Ignazio Ansorena Miner, “Píter” txistularia izango da moderatzailea.


Armeria Eskolaren “ONDO EGINDAKO LANA” bilgunean lan esparru anitzetako profesionalek euren ideiak eta gogoetak solasean partekatzen dituzte;  euren lan onaren oinarriak eta gakoak azaltzen eta elkarbanatzen dituzte, eta adituengandik ikusi eta ikasi daiteke, "lanaren, ahaleginaren eta dezentziaren baloreak gizarteratuz, `ondo egindako lana´, geure etorkizunerako oinarrizko estrategia gisa baliatzeko".