Karakaten parke eolikoa egiteko proiektuari buruzko batzarra egingo da gaur Soraluzeko Gaztetxean

Karakaten parke eolikoa egiteko proiektuari buruzko batzarra egingo da gaur Soraluzeko Gaztetxean
2022/02/23 eta kitto!
Karakaten haize errotak ipintzeko asmoa dagoela eta, mendigaineko haize erroten egitasmoaren gainean berba egiteko batzar irekia egingo dute gaur, 19:00etan, Soraluzeko Gaztetxean.

Horren harira, Soraluzeko Baso Biziak taldekoek bat egin dute gaurko bilera deialdiarekin: “Soraluzeko Baso Biziak gaur egun osatzen dugun talde eragilearen posizioa Karakaten haize errota parkea jartzeko asmoaren guztiz kontrakoa da.Horregatik bat egiten dugu gaur, eguaztena, 19:00etan Gaztetxean egingo den batzar irekiaren deialdiarekin. Aldi berean, energia kontsumoari buruz hausnarketa  pertsonal bat  egin dezakegu! Joan zen astean, Karakaten haize errota parkea jartzeko asmoa zegoela ezagutu genuenean, harrituta, berri hori ezinezkoa zela pentsatu nahi izan genuen. Plaentxiak daukan aisialdi eta naturaz gozatzeko leku bakarrenetarikoa, bakarra ez bada,  suntsitzea? Ezinezkoa. Egunak joan ahala , berri hori amesgaizto bat baino gehiago dela eta Capital Energy enpresakoek proiektu hori aurrera eramatea nahi dutela jakin dugu”.